Pistako Gipuzkoako txapelketetan, onena emango zutela Viveros San Antongo txirrindulariek esan genuen eta baita eman ere. Gipuzkoako Txapelketan taldeko ziklisten lana txalogarria izan zen, esan daiteke denboraldiko lasterketarik onenak egin dituztela.