Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Urola Kostako Udal Elkarteak, Mutua Universalekin elkarlanean, eskualdeko enpresa eta autonomoentzat, lan erreforma eta pentsio sistema berriari buruzko jardunaldia antolatu du otsailaren 4rako. Hitzaldia Cuatrecasas abokatu langelako Iker Priorrek emango du eta antolatzaileek azaldu dutenez, "2010ean aldaketa ugari eta esanguratsuak jasan ditu lan merkatuak eta Priorrek enpresaburu eta autonomoei horien inguruko azalpenak emango dizkie. Izan ere, Espainiako Gobernuak indarrean jarri dituen azken neurriekin aldatu egin da enpresarien nahiz besteren kontura lan egiten duten langileen eta langile autonomoen egoera".
Hitzaldia otsailaren 4ean, ostiralean izango da 12:00etatik 14:00etara Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan. Jardunaldian parte hartu nahi dutenek, 943-890808 telefono zenbakira hots egin edota enpresa@urolakosta.org helbidera idatzi beharko dute euren izen-abizenak zehaztuz.
Ikastaroaren gaitegia
Hurrengo gaiak jorratuko dituzte ikastaroan parte hartzen dutenek:
- Zein da lan-merkatuaren erreformak ezarriko duen marko berria?
- Nola eragiten diete neurri horiek enpresaburu eta autonomoei?
- Zein dira pentsio sistema berriak ekarriko dituen aldaketa nagusiak?
- Langile autonomoek nola eskuratu dezakete langabezia prestazioa?
- Zein dira horretarako egin behatr diren izapideak?