Agiro Mendi Taldeak urtero egiten duen moduan, iraupen eskiko irteera antolatu du datorren otsailaren 19 eta 20ko astebururako eta Sonportera joango da taldea. Izena emateko epea zabalik da jada, kiroldegian, otsailaren 11ra bitartean. Otsailaren 18an arratsaldez aterako dira Zestoatik.
Irteera honetan parte hartzeko bazkideek 65 euro ordaindu beharko dute eta bazkide ez direnek, aldiz, 70 euro. Prezioak barne hartzen du bi gauetarako ostatatua, bi gosari, afari bat eta garraioa. Gainera, iraupen eskiko eta raketa ikastaroak egiteko aukera izango dute.
Joan nahi dutenen artean bilera egingo da otsailaren 15ean, 20:30ean kiroldegian.