Lehengo asteburuko festaren ostean, gaur jarraituko dute Iraetan Santa Ines jaiek. Gaur gauean, 22:30ean, mus txapelketa jokatuko dute Bekotxe askaldegian. 22:00etan izango da izen-ematea.
Bihar, berriz, baba-jana herrikoia egingo dute Gure Ordeka elkartean, 14:00etatik aurrera. Umeen eguna izanik, bazkalostean, 16:00etan, auzoko jaioberriei omenalditxoa egingo diete. 17:00etatik aurrera, berriz, jolaserako aukera paregabea izango da frontoian, puzgarriak, tren txikia eta tailerrak izango baitira.
Molto-kross lasterketa ere izango da, 18:00etan. 18:30etan txokolatea eta goxokiak banatuko zaizkie haurrei. Eta arratsalde osoan zehar buruhandiak, jolasak, musika eta jai giroa izango dira nagusi Iraetan, aurtengo jaien azken txanpan.