Zaldi-mando lehia izango da Aian etzi

Urola Kostako Hitza 2011ko urtarrilaren 27a

Zaldi-mando zaleek lehia ikusgarria izango dute larunbatean Aiako probalekuan, 22:00etan. Maider Uriarte (Aulestia, Bizkaia), Asier Alegria (Bermeo, Bizkaia) eta Koba dira sailkatutako probalariak. Antolatzaileek adierazi dutenez, abereek 1.010 kiloko harria erabiliko dute, eta pisu neurtuko proba denez, aintzat hartuko dute abere bakoitzaren pisua. Pisaketa larunbatean bertan egingo dute, 19:30etan. Bakoitzak 30 minutuko saioa egingo du. Aipatu partaideak urtean zehar jokaturiko proba puntuagarrietako ligako lehen hiru sailkatuak dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide