Maria Sastre eta Sayalero argazki eta erakusleiho lehiaketetan irabazle

Karkara.eus 2011ko urtarrilaren 26a

80 argazki aurkeztu dituzte eta parte hartu duten dendak 22 izan dira

Banatu dituzte San Nikolas festetako argazkien eta Gabonetako erakusleiho lehiaketetako sariak. Sanikolasetako argazki lehiaketan bost lagunek hartu dute parte eta guztira, 75 arga...

80 argazki aurkeztu dituzte eta parte hartu duten dendak 22 izan dira

Banatu dituzte San Nikolas festetako argazkien eta Gabonetako erakusleiho lehiaketetako sariak. Sanikolasetako argazki lehiaketan bost lagunek hartu dute parte eta guztira, 75 argazkiren artean egin behar izan dute aukeraketa Uhaina Atxotegi, Udaleko kultur teknikariak, eta Maite Ramiro argazkilariak. Argazkiak epaitzeko, kontuan hartu dute, batetik, argazkien kalitatea eta, esan dutenez, gutxi izan dira modu berezian landuta aurkeztutakoak. Bestalde, ideiari edo edukiari ere erreparatu diote. Sarituak honako hauek izan dira:

  1. Maria Sastre
  2. Irati Agirreazaldegi
  3. Luis Lizarralde

Parte-hartzaile gehiago izan ditu Gabonetako erakusleiho lehiaketak: 22 denda. Izandako ideia eta aurkezpena –originaltasuna, koloreak…­– hartu ditu kontuan hiru laguneko epaimahaiak –Uhaina Atxotegik, Jon Redondo alkateak eta merkataritza batzordeburu Iñaki Garciak– sariak emateko. Hauen ustez erakusleihorik txukunenak honakoak izan dira hurrenez hurren:

  1. Sayalero
  2. Nahikari
  3. Muxutruk

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide