Greba Orokorraren egunean gutxieneko zerbitzuak bada ere bermatuko dira Zumaiako Udalean

Baleike 2011ko urtarrilaren 26a

Zumaiako Udaleko ordezkaritza sindikalak bat egiten du, biharko, urtarrilaren 27rako ELA, LAB, EILAS, EHNE eta Hiru sindikatuek Espainiako Gobernuak egin nahi duen pentsioen erreformaren aurka deitu duten greba orokor deialdiarekin. Beraz, Zumaiako Uda...

Zumaiako Udaleko ordezkaritza sindikalak bat egiten du, biharko, urtarrilaren 27rako ELA, LAB, EILAS, EHNE eta Hiru sindikatuek Espainiako Gobernuak egin nahi duen pentsioen erreformaren aurka deitu duten greba orokor deialdiarekin. Beraz, Zumaiako Udalean gutxieneko zerbitzuan, behintzat, bermatuko dira. Gutxieneko zerbitzu horiek bermatzeko Udaltzaingoan bada ere emango da erregistro orokorreko zerbitzua. Greba egiteko asmoa duten langileei elkartasuna adierazteaz gain, gutxieneko zerbitzu horien bitartez Zumaiako Udalak bermatzen du erregistro zerbitzua erabiltzeko herritarrek duten eskubidea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide