«Gailuak atxiloketen unean esandako gezurrak desmuntatzen ditu»

Amaia Ventas Aldabaldetreku 2011ko urtarrilaren 25a

Atzo izan zen Iraitz Gesalaga Tximas zarauztarraren kontrako euroaginduaren inguruko bista. Hamar egunera-edo emango du Frantziak erabakiaren berri. Ordura bitartean gazte zarauztarra Toulouseko espetxean izango da. Abokatuak erabakia hartu bitartean gaztea aske uzteko eskatu zuen pasa den astean, eskaera Espainiako Auzitegi Nazionalarena dela argudiatuz, baina epaileak atzera bota zuen. Herenegun azken gertakarien inguruko prentsaurrekoa eman zuten Gesalagaren abokatu Maritxu Paulus Basurkok eta Akatasunako kide batek, Ziburun (Lapurdi). Bertan, Tximasek duela urtebete autoan aurkitutako zaintzapeko gailuaren inguruko salaketaz aritu zen Basurko: «Urtarrilaren 20an Iraitzen izenean salaketa jarri nuen haren autoan aurkitutako gailua zela-eta». Jakinarazi zuenez, hiru arrazoigatik ezarri zuen salaketa. Batetik, «kode frantsesak ez du onartzen baimenik gabe elkarrizketak grabatzea». Bestalde, autoak segitzearen gainean «disposizio bereziak» daudela gehitu zuen. Azkenik, Europako Konbenioko zortzigarren artikuluan zehazten den gisan, «zaintzapeko horrelako prozesuak» ez direla onartzen nabarmendu zuen: « Zure eta zeure senitartekoen bizitza pribatuaren aurka doa hori». «Atxiloketaren unean egindako kanpaina mediatikoan esan zituzten gezurrak desmuntatzen ditu gailua aurkitu izanak», adierazi zuen. «Oraingoz» salaketaren inguruko berririk ez dagoela adierazi zuen Basurkok: «Fiskalak orain egin ditzala beharrezko ikerketak». Basurkoren arabera, badira moduak gailua nork instalatu zuen jakiteko. Hala ere, «pertsona fisiko bat atzematen ez badute» salaketa bertan behera geratuko dela azaldu zuen. «Interneten topatu [...]

Atzo izan zen Iraitz Gesalaga Tximas zarauztarraren kontrako euroaginduaren inguruko bista. Hamar egunera-edo emango du Frantziak erabakiaren berri. Ordura bitartean gazte zarauztarra Toulouseko espetxean izango da. Abokatuak erabakia hartu bitartean gaztea aske uzteko eskatu zuen pasa den astean, eskaera Espainiako Auzitegi Nazionalarena dela argudiatuz, baina epaileak atzera bota zuen.
Herenegun azken gertakarien inguruko prentsaurrekoa eman zuten Gesalagaren abokatu Maritxu Paulus Basurkok eta Akatasunako kide batek, Ziburun (Lapurdi). Bertan, Tximasek duela urtebete autoan aurkitutako zaintzapeko gailuaren inguruko salaketaz aritu zen Basurko: «Urtarrilaren 20an Iraitzen izenean salaketa jarri nuen haren autoan aurkitutako gailua zela-eta». Jakinarazi zuenez, hiru arrazoigatik ezarri zuen salaketa. Batetik, «kode frantsesak ez du onartzen baimenik gabe elkarrizketak grabatzea». Bestalde, autoak segitzearen gainean «disposizio bereziak» daudela gehitu zuen. Azkenik, Europako Konbenioko zortzigarren artikuluan zehazten den gisan, «zaintzapeko horrelako prozesuak» ez direla onartzen nabarmendu zuen: « Zure eta zeure senitartekoen bizitza pribatuaren aurka doa hori». «Atxiloketaren unean egindako kanpaina mediatikoan esan zituzten gezurrak desmuntatzen ditu gailua aurkitu izanak», adierazi zuen.
«Oraingoz» salaketaren inguruko berririk ez dagoela adierazi zuen Basurkok: «Fiskalak orain egin ditzala beharrezko ikerketak». Basurkoren arabera, badira moduak gailua nork instalatu zuen jakiteko. Hala ere, «pertsona fisiko bat atzematen ez badute» salaketa bertan behera geratuko dela azaldu zuen. «Interneten topatu ditugu halako aparailuak, edonork erosteko moduan», gaineratu zuen.
Askatasunako kideak gailuaren erabilera salatu zuen: «Batetik, euskal militanteen kontrako jazarpena agerian uzten du». Era berean, Espainiako Poliziaren jarrera salatu zuen: «Ez dakigu Frantziakoa edo Espainiako polizia izan den gailua Iraitzen autoan ezarri duena. Berdin digu. Edozein dela ere lan hori burutu duena, argi geratu zaigu Espainiako Poliziak nahi duena egiten duela hemen».
Euroaginduaren erabilera
Bestalde, euroaginduaren erabilera ere salatu zuen agerraldian: «Atxiloketa mediatikoa dugu, egun osoko miaketa eta bere kontrako ekinbide juridikorik egin gabe ere, Iraitz Frantzian geratu izana. Hori dela eta salatu nahi dugu haren kontrako euroagindua».
«Argi geratu da bi estatuek egin duten atxiloketen erabilpen politikoa eta muntaia mediatikoa», nabarmendu zuen Askatasunak kideak: «Ez da kasualitatea halako gertakariak jazotzea bizi dugun momentu politiko honetan. Beste behin ere, su-eten garaietan errepresioa areagotu egiten da, eta hori oso larria da».

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide