Goizeko lehen ordutik nabaria da ELA, LAB, EILAS, EHNE eta Hiru sindikatuek deitutako greba orokorraren eragina Zumaian. Gainera, goizean goizetik dabiltza kalez kale eta industrialdez industrialde hainbat herritar enpresek eta saltokiek pertsiana jaitsi dezaten presionatzen. Ertzainen furgoneta batek jarraitu ditu haien pausoak, gertutik, eta lehen orduan bi lagun identifikatu ditu. Gainerakoan, Korta industrialdean denetarik ikus daiteke. Itxita dauden enpresak nahiz lanean ari direnak. Hala ere, aparkaleku hutsak nabariak dira. Herrian, saltoki, taberna eta banketxe asko itxita daude. Beste batzuk, irekitzea erabaki dute, eta hala daude, pertsiana erdi jaitsita nahiz jasota.