Datorren hilaren 14an irtengo dira eskualdeko baxurako arrantzaleak berdeletara lehen aldiz. Europak Gipuzkoarako ezarritako kuota 27.000 tonakoa da.
Gipuzkoako Kofradiako presidente Eugenio Elduaienek egin du lehen aipamena: “Erronka merkatua berreskuratzea izango da”. Izan ere, berdelak merkatuan izango duen prezioak kezkatzen ditu arrantzaleak, erregaia “asko garestitu” baita.