Aste honetan lotuko dituzte lur-jausiaren ondorioz kostako errepide ondoko menditik askatutako zatiak

Getariako Hitza 2011ko urtarrilaren 25a

Aste honetan lotuko dituzte iazko azaroaren 28ko lur-jauziaren ondorioz Getaria eta Zumaia arteko errepide ondoan askatutako mendi zatiak. Solte geratu ziren zati horiek finkatzeko 10 metro luze diren torlojuak edo ainguraketa-baloiak baliatuko dituzte...

Aste honetan lotuko dituzte iazko azaroaren 28ko lur-jauziaren ondorioz Getaria eta Zumaia arteko errepide ondoan askatutako mendi zatiak. Solte geratu ziren zati horiek finkatzeko 10 metro luze diren torlojuak edo ainguraketa-baloiak baliatuko dituzte. Eta lanak egin ahal izateko inoizko garabi altuena erabiliko du Foru Aldundiak; 500 tonakoa.

Izan ere, lanaren orain arteko faseak burutzeko erabili dituzten garabiak txikiegiak dira hala altueran lan egiteko. Abenduan zehar Aldundiak bi bankada finkatu ditu, 150-200 tonako bi garabi baliatuz. Eta geruza finenetan porlana jarri ditu, 25 zentrimetro lodierako geruza.

Aldunditik jakinarazi dutenez, aste honetan dira finkatze lanak amaitzekoak.  Ondoren, lur-jausiak mugitu zuen pantaila dinamikoa jartzeari ekingo diote.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide