Frantziako Luz Ardiden eski estaziora irteera antolatu dute Getarian. Parte hartzen dutenek eskiatzeko edo snowboard egiteko aukera izango dute. Otsailaren 12an goizean 05:00etan abiatuko dira bertara autobusez, eta hurrengo egunean iluntzean bueltatuko dira. Baldintza eta prezio guztiak Getariako Udalaren webgunean daude ikusgai. Interesa duenak dirua aurrez sartu beharko du Kutxan, eta prezioaren barruan hainbat gauza sartzen diren arren, antolatzaileek jakinarazi dute eskiatzeko arropaz gain norberak eraman behar dituela lo egiteko zakua eta larunbateko eta igandeko bazkariak. Gainera, 16 urtez azpiko gazteek heldu batekin joan beharko dute. Izena emateko epea otsailaren 2tik 8ra bitartean izango da.
