Orioko Arraun Elkarteko arraunlariak bi estropadatan izan dira asteburuan. Zumaian jokatu zuten Batelen Gipuzkoako Ligako lehen jardunaldia larunbatean eta bost ontzi eraman zituzten Oriotik. Liga hasieran, proba bukaerako emaitza onik ez zuten lortu, ordea. Infantil nesketan zazpigarren izan zen Orio; infantil mutiletan laugarren; kadete mutilen mailan Orio A zortzigarren eta Orio B hamazazpigarren; eta azkenik senior nesketan zazpigarren izan ziren oriotarrak.
Hondarribian jokatutako Arraunketa Olinpikoko Euskadiko Distantzia Luzeko Txapelketatik, berriz, zilarrezko dominekin itzuli ziren bi ontzi: Emakumezko kadeteen skul bikoitza eta gizonezko jubenilen zortzikoa. Gizonezko jubenilen laukoa Itsasoko Amarekin bakarrik aritu zen lehian eta honen atzetik bigarren izan zen. Emakumezko jubenilen skul bikoitzak bosgarren eta zazpigarren izan ziren.