Hasi dira Euskal Herriko Mus Txapelketako kanporaketak

Karkara.eus 2011ko urtarrilaren 24a

Zortzi bikote aritu ziren jokoan Orion; horietatik bakarra emakumea

Herriko gazte batzuk antolatuta, 2011. urteko Euskal Herriko mus txapelketako bidea hasia da dagoeneko. Atzo bertan, urtarrilaren 23an, egin zuten oriotarrek lehen saioa, herrian ber...

Zortzi bikote aritu ziren jokoan Orion; horietatik bakarra emakumea

Herriko gazte batzuk antolatuta, 2011. urteko Euskal Herriko mus txapelketako bidea hasia da dagoeneko. Atzo bertan, urtarrilaren 23an, egin zuten oriotarrek lehen saioa, herrian bertan, Gipuzkoako txapelketara nor joango den erabaki zuena. 8 bikote aurkeztu ziren aurreneko aldiz gaztetxean egin den lehiaketara; guztien artean, emakume bakarra izan zen.

2011-musean1Partidak partida, hor dago eta enbido artean, Aitor Manterolarentzat eta Josu Aldakurrentzat izan zen aurreneko saria: arkume erdia eta txakolin botila bana. Haritz Larburu eta Haritz Iradi izan zituzten aurkari finalean. Bigarren egin zuten azken hauek hortaz, eta bakailaoa eta txakolin botila bana jaso zituzten. Hirugarren sailkatuak, berriz, Beñat Solaberrieta eta Eli Manterola izan ziren; txakolin botila bana hartu zuten.

Otsailean zehar –erabakitzeko dago oraindik eguna– jokatuko da Gipuzkoako Mus Txapelketa. Orioko irabazleak bertan izango dira. Gainerako herrietako parte hartzearen arabera jakingo da ea Orioko beste bikoteren bat joateko moduan den. Txapelketa horretan erabakiko dira zeinentzat izango diren Urruñan jokatu den Euskal Herriko Mus Txapelketan aritzeko txartelak.2011-musean22011-musean3

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide