Zumaiako Udalaren Berdintasun Saila, dagoeneko Martxoaren 8an ospatzen den Emakumeen Nazioarteko Eguna antolatzeko lanetan ari da. Egun horren harira kartel lehiaketa antolatu du. Lehiaketa zumaiarrei zuzendurik dago, eta parte hartu nahi duenak bere lanak otsailaren 9a baino lehen aurkeztu behar ditu Foronda kultur etxean.