Urtetako jaiak, erronkaz erronka

Amaia Ventas Aldabaldetreku 2011ko urtarrilaren 24a

Pasa den ostegunean ekin zieten Sebastian Deunaren Jaiei Urteta auzoan. Erronkaz beteriko festak izango dira aurtengoak. Horren erakusle da atzo Izeta aita-semeak hautsitako marka. Euskadiko Federaioaren ikuskapenpean, Izeta II.ak eta Izeta IV.ak 125 ...

Pasa den ostegunean ekin zieten Sebastian Deunaren Jaiei Urteta auzoan. Erronkaz beteriko festak izango dira aurtengoak. Horren erakusle da atzo Izeta aita-semeak hautsitako marka. Euskadiko Federaioaren ikuskapenpean, Izeta II.ak eta Izeta IV.ak 125 kilogramoko harri kubikoa 100 aldiz altxatu zuten, 11 minututan, 51 segundutan eta 76 ehunenekotan.

Bestalde, bestelako herri kirolak ere izan ziren, igandeko  goiza borobiltzeko. Batetik, Mugerza eta Zubizarreta aizkolarien artean lehia izan zen; bestetik,Urtetako Neska-Mutil Ardoa taldearen eta bertako ezkonduen artean sokatira apustua egon zen. Arratsaldean, berriz, Izer eta Labaier trikitilariek alaituta, erromeria izan zen. Jende ugari bildu zen bertan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide