Eneko Urbieta berriz ere garaile San Anton Zaldi Lasterketan

Aritz Mutiozabal 2011ko urtarrilaren 24a

Iaz bezalaxe, nagusitasunez irabazi zuen Eneko Urbieta zaldizale zumaiarrak Getariako VIII. San Anton Zaldi Lasterketa, Iron Star zaldia lagun zuela. Bolada ikargarria darama Urbietak azken urtean, hainbat bidezigo da podiumera, eta 2011ri ere hasiera...

Iaz bezalaxe, nagusitasunez irabazi zuen Eneko Urbieta zaldizale zumaiarrak Getariako VIII. San Anton Zaldi Lasterketa, Iron Star zaldia lagun zuela. Bolada ikargarria darama Urbietak azken urtean, hainbat bidezigo da podiumera, eta 2011ri ere hasiera ezin hobea eman dio, bitik bi irabazita: joan den astean Donostian, Ondarretan, eta atzo Getarian. Bere atzetik Jose Manuel Martinez lasartearra eta Sturs zaldia sailkatu ziren, bigarren postuan, eta Ander Iruretagoiena donostiarra hirugarren izan zen, Bedaz behorrarekin.

Guztira, 19 zaldizalek hartu zuten parte atzo egurdian Malkorbe hondartzako lasterketan. Lau kanporaketa jokatu zituzten,e ta kanporaketa bakoitzean laupabost zaldik hartu zuten parte; hiru itzuli eman behar izan zieten zirkuituari. Kanporaketa bakoitzeko bi onenak finalerako sailkatu ziren. Hala, azken lasterketan zortzi zaldizale lehiatu ziren. Kanporaketetan ez bezala, hauek lau itzuli eman behar izan zituzten.

Urtero bezala, jende ugari gerturatu zen egitasmoa bertatik bertara ikustera, nahiz eta aurten hotz handia egin. Lasterketak ikusgarriak izan ziren, bai kanporaketaoak bai finalekoa, eta ikusleek gogotik gozatu zuten. Izan ere, aurreratzeak, lauoinkaden soinua, bihurgune estuak eta uretara eroriak izan ziren.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide