Telesforo jatetxeko Begoña Astiazaran omendu dute Zarauzko I Sagardo Egunean

Zarauzko Hitza 2011ko urtarrilaren 22a

Zurekin Ostalaritza Elkarteak I Sagardo Eguna antolatu du gaur,eta Telesforo jatetxeko Begoña Astiazaran omendu du, erretiroa hartzekoa delako. Elkartekoez gain, Tolare Gipuzkoako Sagardotegi Elkarteko lehendakariak ere eskaini ditu hitz batzuk, ohart...

Zurekin Ostalaritza Elkarteak I Sagardo Eguna antolatu du gaur,eta Telesforo jatetxeko Begoña Astiazaran omendu du, erretiroa hartzekoa delako. Elkartekoez gain, Tolare Gipuzkoako Sagardotegi Elkarteko lehendakariak ere eskaini ditu hitz batzuk, ohartaraziz: “Sagardoaren txinparta, neurrian aparta”. Ondoren, dozenaka herritarrek sagardoa eta sardina erreak dastatu dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide