San Anton egunez, gozatua hartu zuten ehunka zalek bertso jaialdian. Kartelean: Iñaki Murua, Patxi Etxeberria, Imanol Lazkano, Sebastian Lizaso, Gregorio Larrañaga Mañukorta eta Andoni Egaña. Jon Zalduak jardun zuen bertsolariei gaiak ematen, eta elkarri puntu jartzea proposatu zienean sortu ziren txinparta indartsuenak.
Astelehenean Getarian egon ezin izan zuenak igandean ikusi ahalko ditu ordukoak, ETB1eko Hitzetik Hortzera saioan, 21:00etan.