Orioko Arraun Elkarteak bi estropadetara eramango ditu ontziak asteburu honetan. Batelen Gipuzkoako Ligako lehen jardunaldia larunbatean, urtarrilaren 22an, izango da jokoan Zumaian 16:00etan hasita. Bestalde, Arraunketa Olinpikoko Euskadiko Distantzia Luzeko Txapelketa egun eta ordu berean jokatuko da, baina Hondarribian.
Zumaian parte hartuko duten Orioko batelak bost izango dira: infantil mutiletan, infantil nesketan eta senior nesketan bana eta bi kadete mutiletan.
Hondarribian ere Orioko bost ontzi izango dira:
-
2X CF (Emakumezko kadeteak - Skul Bikoitza) / 4.000 m.
-
4X JM (Gizonezko jubenilak - Skul Laukoa) / 6.000 m.
-
2X JF (A ta B) (Emakumezko jubenilak - Skul Bikoitza) / 6.000 m.
-
8+ JM (Gizonezko jubenilak - Zortzikoa / 6.000 m.