Gaur bertan, urtarrilaren 21ean, banatuko da etxe guztietara urteko bigarren Karkara. Betiko moduan, era guztietako kontuekin beteta dator 291. zenbakia: Orioko San Nikolas Kofradiaren eetxearen egoeraren berri eman dugu alde batetik. Orioko albisteekin jarraituz, Balea eguneko prestaketek eta Gabon inguruko sari banaketek osatu dute Orioko kontuak saila. Aian, berriz, gaztelekuko arduraduna aukeratzeko prozedura izan dugu hizpide.
Iñaki Ituraini eta Jabier Zabaletari esker, Orioko euskararen historiari egin diogu tartea erreportajean, abenduaren 3an egindako kalejira bereziaren harira.
Beste hainbat laguntzaile ere izan ditugu oraingoan: Ibai Esoainek egin ditu bertsoak; Nikolas Zendoiak Aiako leihoa; Onintza Aiestaranek Moila bazterretik; Farfara elkarteko kezkez aritu da Marijo Mujika Adarretatik helduta atalean; eta gidari hasi berriez jardun da Solozabal autoeskolako bide heziketako irakasle Cristina Baylin.
Elkarrizketei dagokienez, Aian bizi den Eduardo Baranzanoren, palan aritzen diren Naroa Beldarrain eta Arrate Indoren, eta Orioko kirol portuko langile ohi Igor Gonzalez eta Joxe Mari Esoainen hitzak jaso ditugu irakurleentzat.
Inkesta berria ere kaleratu dugu: Munto eremuan Eroski denda irekitzeak on ala kalte egingo dio Oriori? Erantzuteko klikatu hemen.
Gainerakoan, gutunen atala ere bete-bete eginda dator.
291. Karkara osorik irakurtzeko klikatu hemen.