Artezaleak elkarteak Italiara bidaia kulturala antolatu du maiatzerako

Amaia Ventas Aldabaldetreku 2011ko urt. 21a, 13:40

Urtero legez, Artezaleak elkarteak bidaia kulturala antolatu du . Aurten Erromara eta Toscanara egingo dute maiatzaren 16tik 25era. Bidaiaren helburua lurraldea ezinhobeto ezagutzea eta bertako artearen eta historiaren berri izatea da. Horretarako, bi ...

Urtero legez, Artezaleak elkarteak bidaia kulturala antolatu du . Aurten Erromara eta Toscanara egingo dute maiatzaren 16tik 25era. Bidaiaren helburua lurraldea ezinhobeto ezagutzea eta bertako artearen eta historiaren berri izatea da. Horretarako, bi alor horietan aditua den Carmen Aguirre Delclaux izango dute bidaiariek lagun.

Erroma eta Florentzia ezagutzeaz gain, Siena, Crotona, Arezzo, Pisa eta Chianti inguruak ere bisitatuko dituzte. Informazio zabalagoa eskuratu  edota izena eman  nahi duenak Ebro Etxera jo beharko du, 943835568 telefonora deitu edo artezaleak@telefonica.net helbidera mezua bidali.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide