Egitarau zabal eta berrituarekin datoz Iraetara santainesak

Zestoako Hitza 2011ko urtarrilaren 21a

Gaurtik hasi eta datorren larunbatera bitartean festa izango da nagusi Zestoako Iraeta auzoan, santainesak ospatuko baitituzte bertan. Antolatzaileek iazko egitarau antzekoa sortu dutela adierazi dute, baina zenbait berrikuntza izango dute auzotarrek; horien artean, nabarmenena auzoan zuhaitzak landatzea. Festei hasiera emanez suziria botako dute, eta ondoren meza eta bazkaria egingo dute auzoan. Bihar, lehenengo aldiz, zuhaitz landaketa egingo dute herritarrek. «Udara iristen denean, Iraetako haurrentzako parkean eguzkiak bete-betean jotzen du. Beroari aurre egiteko asmoz, erabaki dugu aproposa litzatekeela zuhaitzak landatzea». Biharkoan lur-sail zati batean landatuko dituzte zuhaitzak, eta datorren urterako beste zatia gordeko dutela jakinarazi dute. Zuhaitzak landatu eta gero, patata tortilla lehiaketa egingo dute lehenbiziko aldiz auzoetako elkarteek. Horrez gain, gauean herri afaria egingo dute frontoian elkartzekoak diren 150 lagun inguruk. Bertara joateko txartelak bihar bitartean eros daitezke, Zestoako Koiote eta Uztapide tabernetan, eta Iraeta tabernan. Haurren Eguna, amaitzeko Igandean, berriz, ohikoa den bezala auzoko helduenei omenaldia egingo diote. Halaber, eguerdian pilota partida finalak jokatuko dituzte, eta arratsaldean estraineko aldiz zaldi proben txanda izango da. Norgehiagokan lehiakideak 960 kiloko harria mugitu beharko dute . Datorren astean jarraituko dute ospakizunek, eta karta jokoaren bidetik helduko diote beriro festari. Mus txapelketa egingo dute Bekotxe merenderoan, eta izen ematea 22:00tan hasiko da. Irabazten [...]

XVIII. MUS TXAPELKETA AZKARRA IRAETAN. Santainesak.Gaurtik hasi eta datorren larunbatera bitartean festa izango da nagusi Zestoako Iraeta auzoan, santainesak ospatuko baitituzte bertan. Antolatzaileek iazko egitarau antzekoa sortu dutela adierazi dute, baina zenbait berrikuntza izango dute auzotarrek; horien artean, nabarmenena auzoan zuhaitzak landatzea.
Festei hasiera emanez suziria botako dute, eta ondoren meza eta bazkaria egingo dute auzoan. Bihar, lehenengo aldiz, zuhaitz landaketa egingo dute herritarrek. «Udara iristen denean, Iraetako haurrentzako parkean eguzkiak bete-betean jotzen du. Beroari aurre egiteko asmoz, erabaki dugu aproposa litzatekeela zuhaitzak landatzea». Biharkoan lur-sail zati batean landatuko dituzte zuhaitzak, eta datorren urterako beste zatia gordeko dutela jakinarazi dute. Zuhaitzak landatu eta gero, patata tortilla lehiaketa egingo dute lehenbiziko aldiz auzoetako elkarteek.
Horrez gain, gauean herri afaria egingo dute frontoian elkartzekoak diren 150 lagun inguruk. Bertara joateko txartelak bihar bitartean eros daitezke, Zestoako Koiote eta Uztapide tabernetan, eta Iraeta tabernan.
Haurren Eguna, amaitzeko


Igandean, berriz, ohikoa den bezala auzoko helduenei omenaldia egingo diote. Halaber, eguerdian pilota partida finalak jokatuko dituzte, eta arratsaldean estraineko aldiz zaldi proben txanda izango da. Norgehiagokan lehiakideak 960 kiloko harria mugitu beharko dute .
Datorren astean jarraituko dute ospakizunek, eta karta jokoaren bidetik helduko diote beriro festari. Mus txapelketa egingo dute Bekotxe merenderoan, eta izen ematea 22:00tan hasiko da. Irabazten duen bikoteak 1.000 eta txapela jasoko dute. Hilaren 29an amaituko dira festak, Umeen Egunarekin.

EGITARAUA

Gaur, ostirala
10:30.
Txupinazoa.
11:00.
Santa Ines Eguneko meza.
14:00.
Gure Ordeka Elkarteko bazkaria.
Bihar, larunbata
11:00.
Zuhaitz landaketa.
13:30.
Iraetarren arteko patata tortilla lehiaketa.
18:00.
Futbol zelaian, auzoen arteko Futbol 7 txapelketa.
20:00.
Poteoa Iraetan zehar.
21:00.
Afari herrikoi irekia frontoian.
23:30.
Unsain Anaiak taldearekin berbena izango da, festa giroa alaitzeko.
urtarrilak 23, igandea
10:00.
Diana.
11:00.
Meza.
11:30.
Helduei omenaldia eta hamaiketakoa.
12:00.
Pilota txapelketako finalak.
17:00.
Zaldi probak kalean zehar.
urtarrilak 28, ostirala
22:30.
Mus txapelketa Bekotxe merenderoan.
urtarrilak 29, larunbata. Umeen Eguna
12:30.
Mus txapelketa Bekotxe merenderoan.
14:00.
Baba-jana herrikoia Gure Ordekan.
16:00.
Iraetako jaioberriei omenaldia Elkartean.
17:00.
Puzgarriak, tren txikia eta beste jolasak frontoian.
18:00.
Umeen arteko moto-kross karrerak
18:30.
Txokolatada eta goxoki jaurtiketa.
Arratsaldean zehar.
Buruhandiak, jolasak, musika…, nahikoa entretenimendu.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide