Arau Subsidiarioek exijitzen zuten azterketa hidraulikoa (inundabilidadeari buruzkoa) jendaurrean jarri ez zela-eta, Muntoko Plan Patziala nulotzat jo du Euskadiko Justiziako Auzitegi Gorenak Orioko Arkuperen esanetan. Azaroaren 17an eman zen epaia Dendartean elkarteak (Gipuzkoako merkatarien elkarteak) jarritako salaketari erantzunez.
Orioko merkatari eta ostalarien elkarteak aditzera eman duenez, mamian ez, formetan eman die arrazoi epaiak, baina era horretan berriz atzera egiteak, alegazioak egiteko aukera irekitzen die, Udala ikerketa hidraulikoa jendaurrean jartzera derrigortzeaz gain.
Bestalde, plan partzialaren tramitazioa berriro hasieratik abiatu beharko balitz (epaiak exijitzen duen bezala), babes ofizialeko etxebizitza gehiago egin beharko liratekeela ere gehitu du Arkupek.
Sententzia bere osotasunean irakurri nahi duenak hemen klikatu. Gazteleraz dago.