«Musika artikulatu beharra dago, letra behar du melodiak zentzua izan dezan»

Amaia Ventas Aldabaldetreku 2011ko urtarrilaren 21a

Anjel Illarramendik (Zarautz, 1958) duela 20 urte pasatxo sortu zuen Hirugarren Sinfonia. 2009an Errenterian egindako Musikastearen itxiera ekitaldian aurkeztu zuen pieza, Euskadiko Orkestraren, Andra Mari Abesbatzaren eta Maite Arruabarrena mezzosoparnoaren laguntzarekin, eta Ruben Gimenoren zuzendaritzapean. Emanaldia zuzenean grabatu zuten, eta grabazioa «garbitu eta biribildu» ostean, pasa den urriaren 4an Karonte argitaletxeak Harri zuria izenburupean kaleratu zuen Illarramendiren lana. Harri zuriaren, eta orohar, konposatze lanen inguruan aritu zaio musikari eta konpositore zarauztarra Urola Kostako Hitzari. Duela gutxi kaleratu du Karonte argitaletxeak zure azken lana, Harri zuria izeneko Hirugarren Sinfonia, alegia. Hala ere duela urte batzuk konposatu zenuen, ezta? Aspaldi konposatu nuen Hirugarren Sinfonia, 1988. urtean, zehazki. Baina aurkeztu, 2009ko maiatzean aurkeztu genuen, Errenteriako Musikastearen baitan. Nire editoreak aurkezpena zuzenean grabatzea proposatu zidan, gerora lana argitaratzeko. Bitxia izan zen aurkezpena; izan ere, gitarra soinua gehitu genion, eta hori ez da oso ohikoa sinfonia batean. Egia esan, primeran geratu da. Euskadiko Orkestrak eta Errenteriako Andra Mari Abesbatzak lagundu zuten sinfonia aurkezten, Ruben Gimenoren gidaritzapean. Ahotsa, berriz, Maite Arruabarrena mezzosopranoak jarri zuen. Eta gitarra, aldiz, Eduardo Branzano musikariak jo zuen. Gerora, urtebetez-edo, Poloniako eta Madrilgo bi teknikarik grabazioa orrazten eta biribiltzen jardun zuten. Zuzeneko grabazioetan musika ez den beste hainbat zarata entzuten da, entzuleen [...]

Anjel Illarramendik (Zarautz, 1958) duela 20 urte pasatxo sortu zuen Hirugarren Sinfonia. 2009an Errenterian egindako Musikastearen itxiera ekitaldian aurkeztu zuen pieza, Euskadiko Orkestraren, Andra Mari Abesbatzaren eta Maite Arruabarrena mezzosoparnoaren laguntzarekin, eta Ruben Gimenoren zuzendaritzapean. Emanaldia zuzenean grabatu zuten, eta grabazioa «garbitu eta biribildu» ostean, pasa den urriaren 4an Karonte argitaletxeak Harri zuria izenburupean kaleratu zuen Illarramendiren lana. Harri zuriaren, eta orohar, konposatze lanen inguruan aritu zaio musikari eta konpositore zarauztarra Urola Kostako Hitzari.
Duela gutxi kaleratu du Karonte argitaletxeak zure azken lana, Harri zuria izeneko Hirugarren Sinfonia, alegia. Hala ere duela urte batzuk konposatu zenuen, ezta?
Aspaldi konposatu nuen Hirugarren Sinfonia, 1988. urtean, zehazki. Baina aurkeztu, 2009ko maiatzean aurkeztu genuen, Errenteriako Musikastearen baitan.
Nire editoreak aurkezpena zuzenean grabatzea proposatu zidan, gerora lana argitaratzeko. Bitxia izan zen aurkezpena; izan ere, gitarra soinua gehitu genion, eta hori ez da oso ohikoa sinfonia batean. Egia esan, primeran geratu da.
Euskadiko Orkestrak eta Errenteriako Andra Mari Abesbatzak lagundu zuten sinfonia aurkezten, Ruben Gimenoren gidaritzapean. Ahotsa, berriz, Maite Arruabarrena mezzosopranoak jarri zuen. Eta gitarra, aldiz, Eduardo Branzano musikariak jo zuen.
Gerora, urtebetez-edo, Poloniako eta Madrilgo bi teknikarik grabazioa orrazten eta biribiltzen jardun zuten. Zuzeneko grabazioetan musika ez den beste hainbat zarata entzuten da, entzuleen hitzak eta estulak, esaterako. Hori garbitu beharra izaten da, musika bere osotasunean garbi entzun dadin. Hori dela eta, entzunezkoa garbitu eta nahasketa egin behar izan zuten, eta horretarako urtebeteko epea izan zuten bi teknikariek. Dena prest zutenean kaleratu zuen Karonte argitaletxeak Harri zuria lana.
Nola egituratu duzu Hirugarren Sinfonia?

Sinfoniak hiru momentu ditu. Lehenengo momentua Jose Antonio Artze idazlearen eta musikariaren poema ezagun baten ingurukoa da. Izugarri polita da olerkia, indar handia du. Bigarrenengo momentua eta hirugarrena, berriz, nire olerkietan oinarritzen dira.
Lehenengo momentu horretan, Artzeren olerkiari musika gehitzea erabaki zenuen, orduan.
Bai, inspirazioa behar da horretako. Poema oso deskriptiboa da, sakona, irakurri bezain laster konturatzen zara horretaz. Horregatik erabaki nuen Hirugarren Sinfonia olerki horrekin hastea. Eta erraza izan zen musika gehitzea. Idazterakoan hasiera potentea behar zuela ez nuen zalantzarik izan. Hori dela eta, hasierako melodia gogorra da, indartsua.
Eta nola sortu zenituen bigarren eta hirugarren momentuak?
Ni letrak sortzeko oso txarra naiz, baina musika artikulatu beharra dago, ez da posible lalalala soilik egitea; letra behar du musikak. Hori dela eta, nire bi olerki aukeratu nituen, sortuta nuen sinfoniarentzat egokiak zirelakoan. Bigarren momentua sentsuala da, apal hasten da, mantsoa, erritmo lasaia du, eta bat egiten du olerkiak dioenarekin. Baina, era berean, melodiaren eta letraren arteko kontrastea ere bilatzen du.
Hirugarrena, berriz, sutsua da, potentea, oso erritmikoa. Akelarre batekin alderatu daiteke.
Zergatik izendatu duzu Harri zuria?
Bigarren momentuko olerkitik dator izenburua. Poemaren baitan udazkeneko harri zuria aipatzen dut, eta gustatu zitzaidanez, hala izendatzea erabaki nuen.

Musika eta konposatzea, Anjel Illarramendiren «pasioak»

Musikari eta konpositore zarauztarrak sei urterekin eman zituen lehen urratsak musika munduan, Manolo Urbietaren eskutik. Ordutik haren musikarenganako loturak ez du etenik izan. Hogei urterekin Anjel Illarramendi bere lehen diskoa kaleratu zuen, abestiz eta pieza instrumentalez osaturikoa. Ordutik hainbat diskotako abestiak egin ditu, Espacio sonriente, Zapatos de mujer eta El celo, esaterako.
Musika ikasketak 1981. urtean amaitu zituen eta Antzerti Euskal Antzerki Eskolako irakasle eta konposatzaile gisa hasi zen lanean. Ez zuen denbora asko egin lan horretan, baina bertan eginiko lana «guztiz emankorra» izan zen. Ildo horretatik, hainbat antzezlanetako piezak sortu zituen, Arlekino, bi nagusiren zerbitzaria; Troiarrak; Gure herria eta Eklipsea, besteak beste. Era berean, film entzutetsuetako soinu bandetako abesti ugari sortu ditu Illarramendik. Horren adibide dira Cuando vuelvas a mi lado luzemetraiaren soinu bandarako sorturiko El viaje del agua, Una estacion de paso eta El ultimo viaje de Robert Rylands eta El hijo de la novia filmeko Aunque tu no lo sepas kanta. Hainbat dokumentali ere jarri dio musika zarauztarrak.
Zazpigarren sinfoniaraino
Obra kontzertistiko ugari ere konposatu ditu; Lehenengo Sinfoniatik hasi eta Zapigarren Sinfoniaraino, esatareko. Era berean, ganbera musikaren arloan ere lan ugari egin du, baita ganbera operaren alorrean ere.
Bestalde, Bilboko Arriaga Antzokiaren sintonia sortu zuen 1988an, eta Donostiako Nazioareteko Ziamaldiaren Sintonia Ofiziala osatu, 1991ean. Horretaz gain, EITBren hamabosgarren urteurreneko eta Eusko Ikaskuntzarren larogeigarren urteurrenerako musika konposatu zuen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide