Alima dantza eskolak zabalik ditu bi ikastarotan parte hartzeko izena emateko epeak. Alde batetik haurdun dauden emakumeentzako eta haurra izan berri dutenentzako pilates eskolak emango dituzte. Ordutegi desberdinak daude aukeran: astelehena eta asteazkena 10:00etatik 11:00etara; asteartea eta osteguna 10:00etatik 11:00etara; astelehena eta asteazkena, arratsaldez, astelehenean 17:00etatik 18:00etara eta asteazkenean 17:30etik 18:30era. Hilean 50 euro kostako da eta izena emateko honako telefono zenbakira deitu beharko da: 692 714165 (Marina).
Bestalde, Free Dance eta Sevillana ikastaroetan parte hartzeko aukera dago. Ordutegiak honakoak dira:
Free Dance: asteartetan 15:00etatik 16:00etara edo 18:45etik 20:00etara. Ostegunetan 15:00etatik 16:00etara edo 19:30etik 20:15era.
Sevillanen ordutegia astearte eta ostegunetan 16:00etatik 17:00etara izango da.
Astean bi orduko ikastaroak izango dira eta prezioa, hileko 45 eurokoa izango da. Informazio gehiago nahi izanez gero jarrai harremanetan Alima Dantza Gunera idatzita edo 630 55 95 84 zenbakira deituta.