Aralarrek Kultura sailburuari agerraldia egiteko eskatu dio, ‘Balentziaga auzia’ zertan den azal dezan

Getariako Hitza 2011ko urtarrilaren 21a

Aralarrek Balentziaga Fundazioaren inguruan Legebiltzarrean agerraldia egiteko eskatu dio Blanca Urgell Kultura sailburuari, museoaren auzia zertan den azal dezan. Aintzane Ezenarro Aralarren bozeramaileak agerraldi eskaeran azaldu duenez, Eusko Jaurlaritza Balentziaga Fundazioan zein baldintzatan sartu den adierazi dezan nahi dute. Era berean, Balentziaga museoaren lanen aurrekontua zenbatekoa izango den azal dezan eskatu dio Urgelli. Horretaz gain, museoaren finantziazioa zer-nolakoa izango den galdetu dio Kultura sailburuari Ezenarrok, baita, Balentziaga aferaren epaiketa zertan den  ikerketa batzordearen ebazpenak agintzen duen bezala, ardura politikoak zuritzeko zer egin den argitzeko. Ekainaren lehenengo astean, museoa zabalik Balentziaga Museoak badu irekiera data: ekaineko lehen astean zabalduko ditu ateak jostun famatuari eskainitako zentruak. Hala jakinarazi du Blanca Urgell Kultura sailburuak. Urtarrilean zehar egoitza eraikitzeko 2005ean sortu zuten Berroeta Aldamar Elkarteak Balenciaga Fundazioari pasako dio eraikina hark proiektu museologikoa egin dezan. Dena dela, museoa Cristobal Balentziagaren bizitza eta lana ezagutzeko gunea baino gehiago izan dadin nahi du Foru Aldundiak. Museoak Gipuzkoako eta Euskadiko modaren munduarekin eta industriarekin harreman estua izatea eta lurraldeko moda sustatzeko bidea bihur dadin nahi du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Eraikinaren banaketa eta antolamendua Lur azpiko solairua. 2.124,68 metro koadro ditu eta eraikuntza instalazioak eta biltegiak daude. Lur zoru gaineko lau solairutan, hiru eremu bereizten dira. – Erdiguneko [...]

Aralarrek Balentziaga Fundazioaren inguruan Legebiltzarrean agerraldia egiteko eskatu dio Blanca Urgell Kultura sailburuari, museoaren auzia zertan den azal dezan. Aintzane Ezenarro Aralarren bozeramaileak agerraldi eskaeran azaldu duenez, Eusko Jaurlaritza Balentziaga Fundazioan zein baldintzatan sartu den adierazi dezan nahi dute. Era berean, Balentziaga museoaren lanen aurrekontua zenbatekoa izango den azal dezan eskatu dio Urgelli.

Horretaz gain, museoaren finantziazioa zer-nolakoa izango den galdetu dio Kultura sailburuari Ezenarrok, baita, Balentziaga aferaren epaiketa zertan den  ikerketa batzordearen ebazpenak agintzen duen bezala, ardura politikoak zuritzeko zer egin den argitzeko.

Ekainaren lehenengo astean, museoa zabalik

Balentziaga Museoak badu irekiera data: ekaineko lehen astean zabalduko ditu ateak jostun famatuari eskainitako zentruak. Hala jakinarazi du Blanca Urgell Kultura sailburuak.

Urtarrilean zehar egoitza eraikitzeko 2005ean sortu zuten Berroeta Aldamar Elkarteak Balenciaga Fundazioari pasako dio eraikina hark proiektu museologikoa egin dezan.

Dena dela, museoa Cristobal Balentziagaren bizitza eta lana ezagutzeko gunea baino gehiago izan dadin nahi du Foru Aldundiak. Museoak Gipuzkoako eta Euskadiko modaren munduarekin eta industriarekin harreman estua izatea eta lurraldeko moda sustatzeko bidea bihur dadin nahi du Gipuzkoako Foru Aldundiak.

Eraikinaren banaketa eta antolamendua

Lur azpiko solairua. 2.124,68 metro koadro ditu eta eraikuntza instalazioak eta biltegiak daude.

Lur zoru gaineko lau solairutan, hiru eremu bereizten dira. – Erdiguneko eremua harrera eta erakusketa gunea da, 5.223,50 metro koadro ditu.

- Bolumen didaktikoan, ekimen didaktikoetarako aretoak daude; 939,80 metro koadro ditu.

-Museoaren barne kudeaketarako administrazio guneak 1.035,29 metro koadro izango ditu.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide