Bertso afaria antolatu dute datorren urtarrilaren 28rako, ostirala, Azken Portu auzoko Urpekoak elkartean. Aurten Jon Maia eta Maialen Lujanbio izango dira gonbidatuak. Interesa duenak bihartik aurrera erosi ahal izango dituzte txartelak Xoxoa eta Toki Ona tabernetan, 20 euroren truke. Guztira 100 bat lagunentzat lekua izango da. Hala ere, aurreko urteetan txartelak berehala amaitu direla adierazi dute antolatzaileek, eta beraz, komenigarria litzateke lehenbailehen erostea.
