Arranopola Kultur Elkarteak Nekane Jurado idazlearen Independentzia, aldarrikapen historikotik behar ekonomikora liburuaren inguruko solasaldia antolatu du gaurko, Arrano tabernan 19:30etatik aurrera. Jakinarazi dutenez, liburuak arrakasta handia izan du, eta liburua bera erosteko aukera izango da bertan. Lanaren inguruan hitz egiteko Aitor Saiz bertaratuko da, bera baita hitzaurrea egin duena.
Xarma taldearen kontzertua, bihar
Bestalde, bihar iluntzeko 22:30etatik aurrera Xarma taldeak kontzertua joko du tabernan bertan. Danbakako IV. lehiaketako irabazlea da taldea, eta doinu goxoez lagundutako pop arantzatsua eskainiko du. Taldearen inguruko informazioa eta musika www.myspace.com/xarmamusika webgunean aurki daiteke.