Asteazkenean aurkeztuko dute Getarian Korrikaren aldeko herri batzordea

Getariako Hitza 2011ko urtarrilaren 20a

«Ika ika ika! hemen dator korrika!» leloa ozen aldarrikatuko dute aurten ere  getariarrek. Bi urteroko ohiturari jarraituz AEK-k Korrika antolatu du apirilerako. Aurtengoa 17. Korrika izango da, apirilaren 7an hasiko da Trebiñun eta 17an bukatuko ...

«Ika ika ika! hemen dator korrika!» leloa ozen aldarrikatuko dute aurten ere  getariarrek. Bi urteroko ohiturari jarraituz AEK-k Korrika antolatu du apirilerako. Aurtengoa 17. Korrika izango da, apirilaren 7an hasiko da Trebiñun eta 17an bukatuko da Donostian, kostako herrietatik 17an bertan, goizaldean, igaroko da. AEK-koak hasi dira dagoeneko euskararen festa antolatzeko lanean eta herri-batzordeak datozen egunetan aurkeztuko dituzte eskualdean. Getarian asteazkenean egingo dute aurkezpena 18:00etan Getariako Eskualtxeta etxean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide