Xakea izango da larunbateko protagonista

Getariako Hitza 2011ko urtarrilaren 20a

Getariak badu Xake taldea eta horren ekimenez eta Getariako Udalaren laguntzarekin Xakea izango da larunbatean protagonista. Alde batetik, 16:00etatik aurrera Gipuzkoako Xake Ligako hirugarren mailako hurrengo jardunaldia Getarian jokatuko dute herriko...

Getariak badu Xake taldea eta horren ekimenez eta Getariako Udalaren laguntzarekin Xakea izango da larunbatean protagonista. Alde batetik, 16:00etatik aurrera Gipuzkoako Xake Ligako hirugarren mailako hurrengo jardunaldia Getarian jokatuko dute herriko liburutegian; Getariako Keta taldea eta Tolosa-Ibarra B taldeak elkarren aurka jokatuko dute erronka.

Ondoren 18:00etan gaztetxoen txanda izango da eta udalbatzar aretoan xake txapelketatxo bat jokatuko dute eta 19:00etan Getariako Xake Txapelketako irabazleei sariak banatuko dizkiete.

Jarraian Xabi Arranz xake jokalariak zortzi jokalarien aurka aldi-bereko partidak jokatuko ditu eta xake erakusktaldia emango du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide