Gaur, etxean konpostajea egiten ikasteko bigarren ikastaroa

Baleike 2011ko urtarrilaren 20a

Zumaiako Udalak martxan jarritako konpostaje kanpainaren barruan, ikastaroak antolatu dira kanpainan izen eman duten guztiei edo interesa duten guztiei zuzendua. Lehen saioa pasatu den larunbatean izan zen, euskaraz. Bigarrena, gazteleraz, gaur egingo ...

Zumaiako Udalak martxan jarritako konpostaje kanpainaren barruan, ikastaroak antolatu dira kanpainan izen eman duten guztiei edo interesa duten guztiei zuzendua. Lehen saioa pasatu den larunbatean izan zen, euskaraz. Bigarrena, gazteleraz, gaur egingo da 19:00etan Sagarbide Herri Eskolan. Ikastaroak Urko Magerrek emango ditu, eta ikastaroan, bertan, konpostontziak eta konpost-gidak banatuko dira.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide