Musergok bere lan berria aurkeztuko du larunbatean, Lizardi antzokian

Aritz Mutiozabal 2011ko urtarrilaren 19a

Mursego Maite Arroitajauregi (Eibar, 1977) txelo-jotzailearen izen artistikoa da. Musikari ezberdina da, bakarra. Pop doinuak jorratzen ditu, baina uneoro esperimentazioarekin jolastuz. Larunbatean, Bi (2) lan berria aurkeztuko du Zarauzko Lizardi antzokian, 22:00etatik aurrera. Berekin batera Boat Beam taldeak joko du. Hona hemen Urola Kostako Hitzak bihar argitaratuko duen elkarrizketaren aurrerapena. Argitartu berri duzun Bi (2) bigarren diskoa lantzerakoan erantzukizun handiagoa sentitu al duzu ala beste behin zu zeu izan zara? Beste behin ni neu izan naiz. Behin disko bat grabatuta, zerbait sendoagoa egin behar nuela pentsatzen hasi nintzen. Disko luze bat egin behar nuela, alegia. Egia esan, bigarren lan hau askoz ere landuagoa da: denbora gehiago izan dut abestiak egiteko, grabatzeko eta letrak idazteko. Nire buruari gehiago exijitu diot, egia esan. Beti hartzen dut kontuan entzulegoa; hau da, uste dut entzulegoak merezi duela nire bururi exijitzen diodana. Oro har, aurreko lanaren ildo musikal bertsua jarraitzen du berriak. Zertan da berdin eta zertan ezberdin? Lehenengo diskoan, adibidez, txeloak garrantzia handiagoa zuen eta bigarren honetan, aitzitik, musika tresna gehiago gehitu dizkiot. Instrumentazio aldetik aurrekoa baino gehiago garatu dut, horretarako denbora tarte luzeagoa hartu baitut. Errenferentzia asko du zure bigarren lanak; batik bat, zinema mundukoa. Zure musikagintzak asko al du soinu bandatik? Badira [...]

Mursego Maite Arroitajauregi (Eibar, 1977) txelo-jotzailearen izen artistikoa da. Musikari ezberdina da, bakarra. Pop doinuak jorratzen ditu, baina uneoro esperimentazioarekin jolastuz. Larunbatean, Bi (2) lan berria aurkeztuko du Zarauzko Lizardi antzokian, 22:00etatik aurrera. Berekin batera Boat Beam taldeak joko du. Hona hemen Urola Kostako Hitzak bihar argitaratuko duen elkarrizketaren aurrerapena.

Argitartu berri duzun Bi (2) bigarren diskoa lantzerakoan erantzukizun handiagoa sentitu al duzu ala beste behin zu zeu izan zara?
Beste behin ni neu izan naiz. Behin disko bat grabatuta, zerbait sendoagoa egin behar nuela pentsatzen hasi nintzen. Disko luze bat egin behar nuela, alegia. Egia esan, bigarren lan hau askoz ere landuagoa da: denbora gehiago izan dut abestiak egiteko, grabatzeko eta letrak idazteko. Nire buruari gehiago exijitu diot, egia esan. Beti hartzen dut kontuan entzulegoa; hau da, uste dut entzulegoak merezi duela nire bururi exijitzen diodana.
Oro har, aurreko lanaren ildo musikal bertsua jarraitzen du berriak. Zertan da berdin eta zertan ezberdin?
Lehenengo diskoan, adibidez, txeloak garrantzia handiagoa zuen eta bigarren honetan, aitzitik, musika tresna gehiago gehitu dizkiot. Instrumentazio aldetik aurrekoa baino gehiago garatu dut, horretarako denbora tarte luzeagoa hartu baitut.
Errenferentzia asko du zure bigarren lanak; batik bat, zinema mundukoa. Zure musikagintzak asko al du soinu bandatik?
Badira hainbat filmeren erreferentziak lan berrian. Iraganik gabeko emakumea abestiko letra Aki Kaurismäkiren Un hombre sin pasado filmean oinarrituta dago; Zaldi basatiak, berriz,  John Houstonen Vidas rebeldes lanean; Argia zara, berriz, Tomas Alfredsonen Dejame entrar filmean. Batez ere, letrak egiterakoan izan ditut iturri. Baita musika egiterakoan ere. Azken finean, abestiak gai horietan daude oinarrituta.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide