Epea luzatu dute enpresa sortu nahi dutenen ikastaroan izena emateko

Karkara.eus 2011ko urtarrilaren 19a

Izena emateko epe berria urtarrilaren 28ra artekoa izango da

Orioko

Udaleko Ekintza Ekonomikoetako eta Enpleguko batzordeak, enpresa bat sortzeko lehenengo urratsei

buruzko ikastaroa antolatu du. Jarritako epean jende gutxik eman du izena eta Udalak

...

Izena emateko epe berria urtarrilaren 28ra artekoa izango da

Orioko Udaleko Ekintza Ekonomikoetako eta Enpleguko batzordeak, enpresa bat sortzeko lehenengo urratsei buruzko ikastaroa antolatu du. Jarritako epean jende gutxik eman du izena eta Udalak erabaki du urtarrilaren 28ra arte epea luzatzea.

Ikastaroan jorratuko dituzten gaiak honakoak izango dira:

  • Ideiak eta sormena lantzeko teknikak

  • Ideietatik ekintzetara

  • Ekintzaile izaera lantzen: ideien errentagarritasuna eta merkatua

  • Enpresa motak

  • Enpresa proiektuaren ildoak: izena eta jarduera, eraketa juridikoa, merkatuaren egoera eta ikerketa,  gestioaren kontzeptuak, diru-laguntzak eta dokumentazio administratiboa. 

Ikastaroan izena emateko, udaletxeko bulego orokorretara jo behar da nortasun-agiriaren kopiarekin. Langabezian daudenek langabetu-txartelaren kopia ere aurkeztu beharko dute.  Ikastaroaren prezioa 30 eurokoa izango da eta behin taldea osatu eta ikastaroa hasteko momentuan ordaindu beharko da. Langabetuek doan egin ahal izango dute ikastaroa. Eskolak astelehenetik ostiralera izango  dira, arratsaldez: 17:00etatik 19:30era. Taldea osatuz gero, otsailean izango dira eskolak, ikastolako informatika gelan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide