Iraurgi Lantzenek Azkoitiko eta Azpeitiko enpresa sarearen mapa zintzilikatu du www.iraurgilantzen.net erakundearen webgunean. Joan zen abenduan aurkeztu zuen Alazne Larrañaga Iraurgi Lantzeneko teknikariak bi herri horietan dauden enpresen inguruko informazioa eskaintzen zuen zerbitzua, eta orain erabilgarri jarri dute. Larrañagak adierazi du «zerbitzuak bi herrietako enpresen izena ezagutarazteko eta interneten presentzia izateko» helburuz sortu dutela. Bertan, industrigunetan dauden enpresen %95aren kokapena eta jarri dute eskuragarri, eta enpresaren telefonoa, jarduera, kokapena, faxa edota webgunea jakinarazten dute.
Iraurgi Lantzeneko helbideko Enpresak atalaren barruan dago eskuragarri zerbitzu hori. Bertan, modu desberdinetara lortu daiteke enpresetako informazioa; batetik, bilatzailean enpresaren izena sartuta zuzenean lortu daiteke informazioa. Bestalde, mapan bertan klikatuz gero, inguruan dauden enpresa guztien kokapenak eta fitxak agertzen dira, besteak beste.