Antoniano ikastetxeak 0 eta 1 urte bitarteko haur masaje ikastaroa antolatu du. Eskolen helburua gurasoen eta harren arteko lotura afektiboa indartzea da. Era berean, seme-alaben garapen fisiologikoa, psikologikoa eta emozionala lantzen lagunduko du teknika horrek. Ordu eta erdiko lau saio izango dira, urtarrilaren 31ean, otsailaren 3anm 7an eta 10ean. Coro Garciak zuzenduko du ikastaroa. Masaje terapeutikoan tituluduna, haur masaje hezitzailea eta Edozkitze Naturalean aholkularia da Garcia.
Askotariko onurak
Jakinarazi dutenez, masajeen bitartez «kanpotik datozkien estimuluek sortutako tentsio emozionalak askatzea» lortuko dute haurrek. Era berean, kolikoak, haizeak eta idorreriak arintzen lagunduko die masajeak. Haurrari loturak osatzen ere lagunduko dio, horretarako oinarrizko sentimenak lantzen baititu, ukimena, bista, entzumena eta usaimena, esaterako.
Taldeka eta pausoz pauso
Taldeka antolatu dituzte eskolak. Hala, norbanakoak dituen bizipenak besteekin elkartrukatzeko aukera izango dute parte-hartzaileek. Saio bakoitzean masajearen filosofiari eta historiari buruz ere arituko dira, eta gurasoentzat zein haurrarentzat dituen onurak, masajeak emateko unerik egokienak zeintzuk diren eta masajea haurren adinari nola egokitu asmatzen ikastiko dute. Horretaz gain, elikadura, loa, motrizitatea eta beste hainbat gai landuko dituzte ikastaroan.
Interesa duenak Antoniano ikastetxeko idazkaritzan edota 9430286 telefonora deituta eman beharko dute izena urtarrilaren 26a baino lehen. Ikastaroan parte hartzen duenak 70 euro ordaindu beharko ditu.