Janariz betetako 32 kaxa bidaliko dituzte Saharara

Zestoako Hitza 2011ko urtarrilaren 18a

Zestoako Wadna taldeak aurreko larunbatean Mendebaldeko Sahararako janari bilketa antolatu zuen. Taldeak adierazi duenez, hogeita hamabi kaxa helaraziko dituzte herrialde horretara datorren hilean. Arroza, azukrea, dilistak, atuna sardinak latan, pa...

SAHARAKO MATERIAL BILKETAZestoako Wadna taldeak aurreko larunbatean Mendebaldeko Sahararako janari bilketa antolatu zuen. Taldeak adierazi duenez, hogeita hamabi kaxa helaraziko dituzte herrialde horretara datorren hilean. Arroza, azukrea, dilistak, atuna sardinak latan, pasta edota konpresak bildu zituzten Sahararen aldeko taldeko kideek udaletxe azpian egun guztian zehar. Antolatzaileen esanetan, «batik bat dilistak, arroza eta azukrea» utzi zuten herritarrek.
Iaz baino harrera hobea
Aurreko urteetan baino kopuru handiagoa metatu dute. Izan ere, aurreko urtean 26 kaxa eraman zituzten, iaz baino sei gehiago. Guztira aurten 530 kilo janari bildu dituzte. Antolatzaileak «gustura» daude herritarrengandik jaso duten erantzunarekin: «Krisia eta herriko egoera ekonomikoa dela-eta, ez genuen espero horrenbeste janari biltzea. Zentzu horretan, beldur apur bat bagenuen, baina harrera ona izan du aurtengo ekimenak».
Wadna taldeak urtero antolatzen du janari bilketa urte hasieran, otsailean karabanak irteten baitira herrialde horretara.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide