Kosta Tailer ondoan dagoen Baxoalde parkea konpondu berri du eta joan zen astean ireki zuten zati bat. Ikastola ondoko parkean jarritako zolak gurasoen zein umeen artean izandako arrakasta ikusita, herriko haur-parke gehienetan zoladura bera jartzea erabaki du Udalak. Baxoalde parkeko zola urdina, laranja eta horia da, eta lurra aldatzeaz gain, eskalatzeko arranpa duen hartz itxurako txirrista berria ere jarri dute.
Jon Redondo alkatearen esanetan, kolore eta diseinu aldetik oso lur polita izateaz gain, haurrak jolasean lasai eta segurtasun handiarekin ibil daitezke lur leun horretan. Gainera, herriko haur parke asko zaharturik gelditu zaizkigunez lur eta jolas material berriak jartzen ari gara haurrak parkeetara gustura eta gurasoak lasai hurbildu daitezen.