Zarautz Lur erakundeko kudeatzaile ohiak fiskalaren aurrean erantzun beharko du “bere kudeaketan izandako ustezko irregulartasunengatik”

Amaia Ventas Aldabaldetreku 2011ko urtarrilaren 17a

Jon Urien Zarauzko alkateak eta Zarautz Lur erakundeko lehendakariak AGM SL enpresaren ordezkari Kenari Orberen, AGM Abogados Bilbao Servicios Juridicos SL, Busturia Consulting SL eta Karbel Estudios y Proyectos SL enpresen aurkako salaketa jarri du Gi...

Jon Urien Zarauzko alkateak eta Zarautz Lur erakundeko lehendakariak AGM SL enpresaren ordezkari Kenari Orberen, AGM Abogados Bilbao Servicios Juridicos SL, Busturia Consulting SL eta Karbel Estudios y Proyectos SL enpresen aurkako salaketa jarri du Gipuzkoako Entzutegi Probintzialeko Fiskaltzaren aurrean, “erakundearen kudeaketan izandako ustezko irregulartasun ekonomikoengatik”. Urienek jakinarazi duenez, “aurreko taldeak eginiko kudeaketan zenbait kontratazio espedienteen inguruan balizko irregulartasun batzuk” antzeman dituzte, “150.000 euro ingurukoak” hain zuzen.

Zarautz Lurreko Administrazio Kontseiluak aho batez erabaki du erreklamazioa ezartzea. Kontseiluan Zarauzko Udaleko alderdi politiko guztiek hartzen dute parte.

Kontsulta juridikoa

2006.urteko otsailaren 21etik 2009ko ekainaren 30a bitartean, Orbek kudeatu du Zarautz Lur, AGM Abogados enpresaren ordezkari gisa. Aipaturiko irregulartasunak  ”enpresaren azken kudeaketa aldian eta kudeatzaileen aldaketa egingo zutela jakiterakoan” eman zirela nabarmendu du alkateak. Irregulartasunok antzematerakoan “dagokion kontsulta juridikoa” egin zutela azaldu du, eta Fiskaltzari helarazi dio erreklamazioa, gerora, hala balegokio akusazio partikular gisa aurkezteko. Ildo horretatik, “bidegabeki ordaindutako diru kopuruak berreskuratzeko beharrezko akzio zibil guztiei hasiera emango diote”.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide