Zarauzko gazteen kezka eta beharrak ezagutu nahi ditu Marasma mugimenduak

Zarauzko Hitza 2011ko urtarrilaren 15a

Zarauzko kaletako hormetan, tabernetan, Gaztelekuan, udaletxean edota Munoan marasmak ikusi dituzte herritarrek azken egunetan eta  gaur arratsaldea  marasma horien esanahia azaldu dute Zarauzko hainbat talde eta eragiletan parte hartzen duten gazteek, Marasma mugimendua aurkeztu dute. Gazte hauek “behin baino gehiagotan euren artean gazteriaren zatiketaz eta gazte guztiek komunean dituzten behar eta arazoez jarduten zirela” azaldu dute, eta horren aurrean Zarauzko “gazteak bildu eta elkarren iritziak entzun eta konpartitzea” egokia izango litzatekela konturatu dira, “guztiok jakin dezagun ez direla norberaren kezka eta arazoak, guztionak  baizik”. Gazteen iritzia Gazteen arazo, kezka eta beharrak zein diren jakiteko gazteek galdetegi bat sortu eta herriko gazteei hainbat gairen inguruan euren iritzia eskatu nahi diete, ondoren Zarauzko gazteriaren diagnosia osatzeko. “Ez dugu Udalak edo enpresa pribatu batek egin dezaken galdetegirik egin nahi, gazteok eta gazteontzat egindako bat baizik. Nork jakingo du bat guk baino hobeto zer behar dugun?”. Horretarako herriko gazteekin elkartu eta berriketan arituko dira, zer pentsatzen duten galdetu eta nola bizi diren jakiteko. Datuak bildu, diagnosia egin eta emaitza gazteekin konpartitu ondoren, “kezkatzen gaituzten gaien inguruan eztabaidatzea egokia eta aberasgarria litzateke”. Horrela, gazteen iritzia aintzat hartuz euren beharrak asetzeko bidea irekiko duten ekimenak abiatu nahi dituzte. “Gazteok gazteontzat. Hori da Marasma mugimendua. Horretarako herriko [...]

Zarauzko kaletako hormetan, tabernetan, Gaztelekuan, udaletxean edota Munoan marasmak ikusi dituzte herritarrek azken egunetan eta  gaur arratsaldea  marasma horien esanahia azaldu dute Zarauzko hainbat talde eta eragiletan parte hartzen duten gazteek, Marasma mugimendua aurkeztu dute. Gazte hauek “behin baino gehiagotan euren artean gazteriaren zatiketaz eta gazte guztiek komunean dituzten behar eta arazoez jarduten zirela” azaldu dute, eta horren aurrean Zarauzko “gazteak bildu eta elkarren iritziak entzun eta konpartitzea” egokia izango litzatekela konturatu dira, “guztiok jakin dezagun ez direla norberaren kezka eta arazoak, guztionak  baizik”.

Gazteen iritzia
Gazteen arazo, kezka eta beharrak zein diren jakiteko gazteek galdetegi bat sortu eta herriko gazteei hainbat gairen inguruan euren iritzia eskatu nahi diete, ondoren Zarauzko gazteriaren diagnosia osatzeko. “Ez dugu Udalak edo enpresa pribatu batek egin dezaken galdetegirik egin nahi, gazteok eta gazteontzat egindako bat baizik. Nork jakingo du bat guk baino hobeto zer behar dugun?”. Horretarako herriko gazteekin elkartu eta berriketan arituko dira, zer pentsatzen duten galdetu eta nola bizi diren jakiteko.

Datuak bildu, diagnosia egin eta emaitza gazteekin konpartitu ondoren, “kezkatzen gaituzten gaien inguruan eztabaidatzea egokia eta aberasgarria litzateke”. Horrela, gazteen iritzia aintzat hartuz euren beharrak asetzeko bidea irekiko duten ekimenak abiatu nahi dituzte. “Gazteok gazteontzat. Hori da Marasma mugimendua. Horretarako herriko gazteok elkartu egin behar dugu eta guztion artean ekin”.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide