Kirol portuko langile kaleratuen aldeko elkarretaratzea egin dute

Karkara.eus 2011ko urtarrilaren 15a

Lau langileren kaleratzea salatu dute

Astean kofradia berriaren inaugurazio ekitaldian egin bezalaxe gaur, larunbata, Orioko kirol portuko langile kaleratuei elkartasuna adieraziz kontzentrazioa egin dute kirol portuan hainbat senide eta lagunek lang...

Lau langileren kaleratzea salatu dute

Astean kofradia berriaren inaugurazio ekitaldian egin bezalaxe gaur, larunbata, Orioko kirol portuko langile kaleratuei elkartasuna adieraziz kontzentrazioa egin dute kirol portuan hainbat senide eta lagunek langile-ohiekin batera.

Lanik gabe utzi dituzten lau langileren kaleratzearen kontrako protesta izan da eta pankarta atzean elkartu eta  EKP Despidorik ez, subrogazioa orain leloa idatzita zuten papertxoak bota dituzte.

Ostegunean izan zen epaiketa eta duten diru kopuruak konbenioan eskatutakoari aurre egiteko nahikoa ez dela argudiatuz ez diete langileei inolako irtenbiderik eman. Beste hainbat demanda ere aurkeztu dituzte eta haien erantzunik jasoko duten zain daude orain.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide