Herri kirol jaialdia izango da igandean Aian

Karkara.eus 2011ko urtarrilaren 14a

Plazan izango da hitzordua eguerdian

Datorren igandean, urtarrilaren 16an, San Anton bezpera izanik, Aian herri kirol jaialdia  izango da Aiako Idi Probak elkarteak antolatuta eta Udalaren babesarekin.

Eguerdiko hamabietan izango da hitzordua pl...

Plazan izango da hitzordua eguerdian

Datorren igandean, urtarrilaren 16an, San Anton bezpera izanik, Aian herri kirol jaialdia  izango da Aiako Idi Probak elkarteak antolatuta eta Udalaren babesarekin.

Eguerdiko hamabietan izango da hitzordua plazan eta herriko bi gazte taldek jardungo dute elkarren aurka. Ergometroan, trontzan eta korrika ibiliko dira nor baino nor.

Kirol saioaren ondoren, ahari jokoak ikusteko aukera izango dute gerturatzen direnek.                           

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide