Oteiza frontoietan Anton Mendizabalen bost eskultura jarriko dituzte

Ane Olaizola 2011ko urtarrilaren 14a

Anton Mendizabal eskultoreak Pilotaz proiektuaren baitan egin dituen bost artelan jarriko dituzte Azkoitiko Oteiza frontoietan. Oraindik artelanak jarriko dituzten lekua guztiz zehaztu gabe badute ere, Carlos Lopez Ceballos arkitektoa eta Anton Mendiz...

Anton Mendizabal eskultoreak Pilotaz proiektuaren baitan egin dituen bost artelan jarriko dituzte Azkoitiko Oteiza frontoietan. Oraindik artelanak jarriko dituzten lekua guztiz zehaztu gabe badute ere, Carlos Lopez Ceballos arkitektoa eta Anton Mendizabal eskultorea herrian izan dira eskulturen lekua zehazteko asmoz, Juan Bautista Mendizabal Antonio Oteiza Fundazioko arduradunarekin eta Kontxi Larrañaga Udaleko Kultura zinegotziarekin batera.

Guztiak pilotaren inguruko lanak dira, eta bi metro eta erdi neurtzen dituzte. Mendizabalek adierazi duenez, “lan bakoitzak tanto bati dagozkion postura islatzen du”.Eskultoreak hamar urteren buruan osatu zuen Pilotaz proiektua. Guztira, 40 lan baino gehiago sortu zituen orduan, eta ondoren, Kutxa Fundazioaok erosi zizkion obra guztiak. Orain, berriz, fundazioak Azkoitiko Udalari utzi dizkio. Hori hala, eskultoreak kanpoko eremuetako egin zituen bost lanak jarriko dituzte orain.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide