Hossain Kaanachek Euskadiko Kros Luzeko Txapelketa jokatuko du igandean

Aiora Larrañaga Solabarrieta 2011ko urtarrilaren 14a

Datorren igande goizean Arabako Araia herrian Euskadiko Kros Luzeko Txapelketa jokatuko dute mila korrikalari inguruk eta Hossain Kaanache korrikalari oriotarra horietako bat izango da. Antolatzaileek azaldu dutenez, "ibilbide zaila baina erakargarria da. Lurra gogorra eta malkartsua da eta 150 metro ingurutan lokatza izango da nagusi". Kaanachek hiru onenen artean salkatzeko aukera asko dituela iragarri dute hainbat komunikabidek. Oriotarrak Euskadi Irratian adierazi duenez, inoiz baino hobeto sentitzen da. "Zuloak, eroriak, lokatza... hori da krosa.Hankak indartsu izan behar dira eta horretarako lan asko egin dut. Igandean lan txukuna egitea espero dut".

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide