Uzta berriarekin egindako Getariako Txakolin aurkeztu dute gaur

Getariako Hitza 2011ko urtarrilaren 14a

San Anton Eguna geroz eta gertuago dagoenez, gaur goizean Gipuzkoako Foru Aldundian uzta berriarekin egindako Getariako Txakolina aurkeztu dute Gipuzkoako Foru Aldundiko Landa Ingurunearen Garapenerako diputatu Rafa Uribarrenek, Getariako Txakolina Ja...

San Anton Eguna geroz eta gertuago dagoenez, gaur goizean Gipuzkoako Foru Aldundian uzta berriarekin egindako Getariako Txakolina aurkeztu dute Gipuzkoako Foru Aldundiko Landa Ingurunearen Garapenerako diputatu Rafa Uribarrenek, Getariako Txakolina Jatorri Izendapeneko presidente Jose Inazio Manterolak eta idazkari tekniko Ruth Mozok. 2010eko uztaren produkzioa 17.400 hektolitrotakoa izan dela jakinarazi dute bertan, 2.200.000 botila gutxi gora-behera. Manterolak azaldu duenez, “udaberri euritsu eta uda bukaera eta udazken eguzkitsu baten ondorioz aurtengo txakolinak fruita ukitua izango du; baita gure zonaldean bereizgarri den garraztasun puntua eta bukaeran mikatz puntua ere”. Oro har, txakolin “bikaina” dela azaldu dute, “gorputz handikoa”.

2011ko mahasti jauna
Astelehenean, San Anton Egunean uzta berriarekin egindako txakolina, bertako antxoak eta hegaluzea dastatzeko aukera izango dute Getariako udaletxe eta pilotaleku inguruan biltzen diren herritar eta bisitariek. Aurtengo uztaren mahasti jaunak herri kiroletan hainbat txapela lortu dituen Joxe Mari Olasagasti , David de Jorge sukaldari ezaguna eta Txakolina Getariako erregina kantua sortu eta abesten duen Kupela Taldeko kideak izango dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide