Etxean konposta egiteko ikastaroa

Baleike 2011ko urtarrilaren 14a

Zumaiako Udalak martxan jarritako Konpostaje Kanpainaren barruan, ikastaroa antolatu da kanpainan izen eman duten guztiei edo interesa duten guztiei zuzendua. Bi saio izango dira, bat euskaraz eta beste gazteleraz, eta ikastaroen egunetan konpostontzi...

Zumaiako Udalak martxan jarritako Konpostaje Kanpainaren barruan, ikastaroa antolatu da kanpainan izen eman duten guztiei edo interesa duten guztiei zuzendua. Bi saio izango dira, bat euskaraz eta beste gazteleraz, eta ikastaroen egunetan konpostontziak eta konpost-gidak banatuko dira. Lehen saioa euskaraz izango da, larunbat honetan, hilaren 15an izango da, 10:30ean Zumaiako Sagarbide Herri Eskolan. Bigarren saioa, gazteleraz izango da, hilaren 20an, 19:00tan Sagarbide Herri Eskolan. Irakaslea, Urko Mager izango da bi ikastaroetan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide