Herriko kultur taldeek Udalean diru-laguntzak eskatzeko epea zabalik da urtarrilaren 31a bitartean. Diru-laguntza hauek herriko edozein talde publiko nahiz pribatuk eska ditzakete, irabazteko xederik gabekoak edo, irabaziak lortuz gero, taldearen kultur jardueretan inbertitzen bada. Talde horiek, bestalde, Zestoako udalerrian egin beharko dituzte jarduerak eta edozeinentzako irekiak izan beharko dute.
Diru-laguntza ematerakoan lehentasuna izango dute herriko kultur bizitza, parte-hartzea eta elkarte-sarea indartzeko helburua duten proiektuak. Gainera, plangintza ondo zehaztuta edukitzea, herriarentzat interes nabarmena izatea eta urtean zehar lan jarraitua edo iraunkorra izateak ere garrantzia izango du Udalarentzat lehentasunak ezartzerakoan.
Aurkeztu beharreko agiriak dira elkartearen datu orokorrak azaltzen dituen agiria, programazioa edo proiektu osatua (jarduerak ahalik eta zehatzen azalduta eta gastu eta sarreren aurrekontua, diru-kontzeptuak zehatz adierazita) eta Kultura saileko idazkaritzak eska dezakeen agiri argigarriren bat dira.
Informazio zehatzagoa lortu eta eskabideak aurkezteko udaletxera joa besterik ez dago, hilak 31 baino lehen, beti ere.