Greba orokorrarekin bat egiteko elkarretaratzea egin dute euskal sindikatuetako kideek

Amaia Ventas Aldabaldetreku 2011ko urtarrilaren 14a

ELA, LAB,STEE/EILAS eta EHNE-HIRU sindikatuek langileen eskubideak aldarrikatzeko elkarretaratzea egin dute gaur eguerdi aldera. ELAren egoitzaren atariko Bizkaia kaleko biribilgunean elkartu dira lau sindikatueko ordezkariak, hilaren 27an Donostian ...

ELA, LAB,STEE/EILAS eta EHNE-HIRU sindikatuek langileen eskubideak aldarrikatzeko elkarretaratzea egin dute gaur eguerdi aldera. ELAren egoitzaren atariko Bizkaia kaleko biribilgunean elkartu dira lau sindikatueko ordezkariak, hilaren 27an Donostian egingo duten manifestazioa “sozializatzeko” asmoz. “Herritarrak grebarekin bat egin dezaten dei egitera gatoz” adierazi du ELAko kide batek.

Hala, biribilgunearen bueltan bildu dira, eta oihuka langileen eskubideak aldarrikatu dituzte, pentsio duinak eta  soldata izozketarik ez izatea, esaterako. Era berean, bertatik pasatzen ziren autoei pentsio izozketarekin ados ez badaude bozina jotzeko eskatu diete.

Greba orokorra

Hilaren 27an GIpuzkoa mailako greba orokorra egingo dute Donostian. Horretaz gain, ELAko  kide Joxe Anjel Urbietak jakinarazi duenez, eskualdean mobilizazioak antolatu dituzte 27ra bitartean.  ”Datozen egunotan Urola Kostako enpresetan batzarrak egingo ditugu langileak mobilizazioen eta aldarrikapenen inguruan informatzeko, eta langile batzarrak ere egingo ditugu, gure ikuspegia zabaltzearren”, nabarmendu du Urbietak. Bestalde, grebaren bezperan, urtarrilaren 26an alegia, kotxe karabanak izango dira eskualdeko herrietan zehar.

Hilaren 27an, berriz, Donostian egingo duten manifestazioaz gain, Zarautzen zein Azpeitian elkarretaratzeak izango dira, 18:00ak aldera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide