Udalbiltzaren aurkako epaiketa amaitu zela hilabete batzuk pasa direnean, gaur jakin da Audientzia Nazionalak datorren ostegunean, urtarrilak 20, jakinaraziko duela Miren Odriozola auzipetu azpeitiarraren eta gainerako auzipetuen inguruko epaia.
Epaiketa salatzeko eta Miren Odriozolari babesa erakusteko elkarretaratzea deitu du Udalbiltzaren aldeko babes taldeak .Urtarrilaren 18an, asteartea, 19:00etan egingo dute kontzentrazioa udaletxe aurrean.
Zigor eskaerak
Gogoratu behar da,fiskalak 20rentzat -tartean Miren Odriozola azpeitiarrarentzat- hamarna urteko kartzela zigorra eskatu duela -Xabier Alegriarentzat ez du zigorrik galdegin-. Dignidad y Justicia herri akusazioak 21 auzipetuentzako 14 eta 23 urte arteko espetxea eskatu du. Defentsak, berriz, absoluzioa.