Patxi Uranga preso politiko oriotarraren epaiketara joateko autobusa antolatu dute Orion, urtarrilaren 19rako. Urangarekin batera epaitzen dituzten Olatz Lasagabaster (Patxiren bikote-laguna) eta Ainara Vazquezen familiarteko eta lagunak Usurbil eta Astigarragatik hartuta, goizaldean abiatuko da autobusa Oriotik Madril aldera. Egun bertan, gau parterako, itzuliko dira Euskal Herrira.
Interesa duenak 639 23 58 51 telefono zenbakira deitu beharko du eta Xabiz galdetu.
Informazio gehiago hemen.